La Lira, Girona
2011 urtea; Ripol, Girona
La Lira antzokiaren eraispenaren ondoren, bi etxebizitza eraikinen hormartean eta Ter ibaiaren alboan plaza itxurako espazio huts bat geratu zen. Sortu zen plaza honek aurretik zegoen antzokiaren esentzia kontserbatzea nahi zen eta plaza estali bat proiektatu zen bertan.
Ibaiaren alboan egonik, honek mozketa bat sortzen du hiriko bi aldeen artean eta hauen komunikazioa hobetzeko, proiektuan zubi bat ere planteatzen da. Honela, plaza hau estantzia zein pasozko leku estrategiko bilakatzen da.
Proiektuak espazioari estalkia jarri ez ezik, alboko eraikinetako hormak ere estaltzen ditu eta beste guztia irekirik utzi. Honela, aurreko eraikinen hormak babesturik geratuko dira eta irekiguneek air
eztapen zein argiztapen naturala bermatuko dute; baita plazan bertan begetazioa egotea ahalbidetu ere.
Laburbilduz, eraikin eta ibaiaren arteko espazio guztia Corten altzairuarekin bildu zen, alboetan eta goiko aldean hutsarteak utziz espazio ilunean argitasuna ahalbidetuz.
Plaza ez ezik, bi solairuz osaturiko (behe solairua eta sotoa) espazio itxi bat sortzen da: goiko solairuan kafetegia planteatzen da eta sotokoan aldiz udal gela eta tailerrak. Bertarako sarrera ere plazatik egingo da eta nahiz eta izatez soto bat izan, ibai alderantz beirate zabal bat izanik, goiko plazako sentsazio antzekoak izateko balio izango du espazioaren muga unfunitua bilakatuko delarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario