Rehabilitación Casa del Cura
2009 urtea, Murcia (lehiaketa)
Hirigunetik apur bat aldendua dagoen gune batean, hiri erabilereta gerturatzeko intentzioarekin eginiko proiektua. Izatez nekazal lanetarako eremu bat den arren, guneak beharrezko duen plaza baten sorrera planteatzen da.
Eremuak duen nekazaritza erabilera mantendu nahi da eta honetarako natura oinarrizko osagai bilakatzen da; izan ere, baratzak planteatu dira bertan. Hau lortzeko, aurretik dauden elementuak kontserbatu eta balioa ematen saiatu dira jasangarritasuna ere kontutan hartuz.
Hiri eta baratzaren arteko isolamendu edo banaketarik gerta ez dadin, eremua pergola batez inguratzen da bertan erabilera ezberdinak integratu eta azkenean erabilera anitzeko plaza bat sortzen delarik.
Errepidea kendu ondoren gaur egun dagoen plazak zentzua galtzeko aukera dagoela esan daiteke; izan ere, gaur egun inguruan dagoen espazio ireki bakarra da, baina plazaren dimentsioak erabat aldatuko dira interbentzioarekin.
Hau ikusirik, estalki bidez banaketa bat egitea proposatzen da gaur egungo plaza eta mendebaldera sortuko den plazaren artean. Honela, sortuko den 'plaza berria' kirol erabilera eta antzekoetarako izango da, eremu estali eta irekiz osatua eta gaur egungo plazak ez du izaera galduko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario