domingo, 8 de marzo de 2015

ERREKALDE 3 gunearen lehen ideia

Garatuko den industria eremua 2.3 gunea da. Bertan bi puntu garatu nahi dira: alde batetik bi kaleen arteko lotura berri bat planteatzen da; gaur egun dagoena berdegune bilakatuko da baratzak ere txertatuko direlarik eta lotura berria eraikin altuenaren  barnetik egingo da igogailu zein eskailera bat ezarriz. 
Honez gain, kaleko kotan geratzen den solairuan plaza estali bat sortuko da eta honek goiko solairuan izango duen tabernarekin ere lotura izango du. 


Erabileari dagokionean, zaintza eta integrazioari lotutako gune bat izango da. Honela, bertan adinduentzat egoitza zein eguneko gune bat egongo dira, baita zaintzaileen egoitza gunea eta haurtzaindegi bat ere. Adin ezberdintasun hau jorratzeko, taberna bat, erabilera anitzeko gela bat eta ortuak ere planteatu dira taldelan eta hartuemanean lan egiteko. Ortu hauek gainera auzogunean salerosketa sustatzeko ere balioko dute.