martes, 23 de septiembre de 2014

Lola Doménic

Reconstrucción, consolidación y adecuación del foro romano de empúries

Lola Doménic bartzelonar arkitektaren lana da honakoa, Katalunian zehar zenbait urbanizazio lanetan parte hartu du eta berrikuntza lan hau Gironan dago kokatua. Lan hau 2009 urtekoa da.











viernes, 12 de septiembre de 2014

MEDELLIN


















Kokapena:
Badajoz probintziaren iparraldean kokatzen da Vegas Altas eskualdean. 65m2-ko azalera du eta 2342 biztanle; 36,03 biztanle/km2.
Kokapen estrategiko bat duela esan daiteke; ibaitik gertu eta gaztelua muino batean kokatua. 
Meridatik hurbil, 44km-ra, Octavio Augustok fundatua k.a 25.urtean eta Badajoz hiritik 103km-ra.

Morfologia:
Guadiana ibaiaren alboko lautadan kokatua.
Muino gainean, gazteluaren kokapen estrategikoa gailentzen da herria lautadan zabaltzen delarik.
Guadiana ibaia ekialdetik mendebaldera doanez eta herria honen hegoaldean kokatzen denez, beharrezkoak izan dira urteetan zehar zenbait azpiegituren eraikuntzak bertako komunikazioa ahalbidetzeko.

Klima:
Mediterraneo subtropikala. Bataz besteko tenperatura urtean zehar 15.8º, neguan 8.2º eta udan 23.6º, hezetasun eza dela eta.
Prezipitazio baxuak 529.6 mm urtean.

Landaredia:
Artea eta familia bereko antzeko espezieak nagusitzen dira.

Ekonomia:
Sail ureztatu artifizialan oinarritutako nekazaritza (euri eza dela eta).
XX.mende erdi alderarte, lehorreko laborantzak (garia, garagarra, mahatsondoa eta olibondoa) ematen ziren.
60. hamarkadatik aurrera, herria zeharkatzen zuten Guadiana ibaiaren adarrek, gaur egungo laborantza ureztatua ahalbidetu zuten.
Azken laborantza sistema honen ondorioz, tabako beltzaren produkzioan hasi ziren. Arazo ekonomikoak medio ordea, 1980 hamarkadatik aurrera artoaren laborantzarekin hasi ziren eta tomate eta arrozaren produkzioarekin batera jarduten dute gaur egun.
Zerbitzu-sektorean jarduera turistikoa nabarmentzen da bertako ondare historikoa dela eta.

Ondare historikoak:
Antzokia erromatarra, eliza, San Martin eliza, XVII mendeko Guadianako zubia, Hernán Cortes plaza (bertako konskistadorea)

Irisgarritasuna:
Garraibide publikoen sarerik ez dago herrian, inguruko herrialdeetara mugitu behar delarik. Hala ere, Don Benito herria 37149 biztalerekin du 15 minutura, bertan autobusa eta tren garraioa erabiltzeko aukera dagoelarik.


  













Nahiz eta ondare historiko garrantzitsuak izan, gehienbat nekazaritzatik bizi den herrialdea dugu. Gaur egungo aurkikuntzen ondorioz, turismoaren indarra areagotzen hasi da eta herriaren izena zabaltzen.
Hala eta guztiz ere, bertako turismoa monumentuen bisitan oinarritzen da bertako kultura kanpo geratzen delarik. Honela, bisitako lotura bakarra garai batean izandako erromatar kulturarekin izaten da, geroztik gaur egungo herria izatera iritsi dena alde batera utziz.
            Hau honela izan arren, intentzionalki bilatzen ez den bertako kulturarekin harreman bat ere sortzen da. Izan ere, turismoak herriko komertzio eta hostalaritzan laguntzen du.
            Aztertu ahal izan dugunez, Medellin ez dago herri turistiko baten moduan pentsatua eta Meridarekin duen urbiltasuna dela eta, azken hiri honek hartzen du indarra Medellin bisita labur batean geratuz.
            2400 biztanle inguruko herri honek ostatu bakarra du eta hiru-lau jatetxe. Ze punturaino beharko luke herri honek hostalaritzara bideratuta dauden azpiegiturak handitzea? Ze eragin izango luke turismoaren areagotzeak gaur egun herriak duen bizitzeko moduan?

            Gure ustez herriak gaur egun duen esentziarekin jarritu beharko luke, turismoa plus bat bezala mantenduz. Ondare historiko hauek duten garrantzia erabilera monumental soilean geratu ordez, era pedagogiko eta kultural batean zabaltzea komenigarria dela deritzogu. Horretarako, monumentuei beren erabilera sustatuz, azpiegitura ezberdinetan bilakatuko genituzke. Modu honetan, herriak gaur egun dena izaten jarraituko luke, arlo kulturalean aberastuz.



Izaskun Narbaiza
Amaia Santana
Jaione Zubillaga